XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire aitak ttikitan kontatu zidan istorioa

Baziren behin bi lapur: bata handi-handia eta harroa, bestea ttikia eta umila.

Hain ezberdinak izanik ere, oso lagun onak ziren, eta beti prest zeuden elkarri laguntzeko.

Ofiziorik ez zekiten eta lanerako alfer samarrak ziren; aberatsak ere ez zirenez, handik eta hemendik egiten zituzten lapurreta ttikiei esker bizi ziren: gaur arrautzak lapurtuko zituzten baserri batetik, bihar artaburuak sorotik, hurrena esnea jezten zieten larrean zebiltzan ahuntzei, eta horrela beti.

Egun batez, herri txiki batera hurbildu ziren. Bazeramaten bi egun jan gaberik, eta nondik zer harrapatuko zelatan zeuden ...